NAIZ
BARAKALDO

Egoitz Coto preso barakaldotarrak gaixo dagoen aita bisitatu du

Egoitz Coto preso barakaldotarrak gaixo dagoen aita ordubetez ikusi ahal izan du gaur. Ostiraletik Zaballako espetxean egon den arren, gaur arte ez diote baimenik eman.

Egoitz Coto preso barakaldarrak aita bisitatu ahal izan du.
Egoitz Coto preso barakaldarrak aita bisitatu ahal izan du.

Gaixo dagoen aita bisitatzeko aukera izan du Egoitz Coto preso barakaldotarrak. Granadan dago preso, baina lau eguneko bidaia eta gero, Zaballako espetxean zegoen ostiraletik. Hala ere, gaur arte ezin izan du aita ikusi.

Igandean bisita ere ukatu zieten, nahiz eta eskatuta egon «FiES presoa» dela argudiatuz. Gaur, ordea, ordubetez egon ahal izan da etxean aitarekin.

2002ko azaroan atxilotu zuten Coto, eta ordutik Navalcarnero, Daroca, Picasent eta orain Granadako espetxeetan egon da urrunduta.