NAIZ

Roger Klugek irabazi du Giroaren 17. etapa; Kruijswijk-ek jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan

Roger Kluge (IAM) alemaniarra izan da garaile Giroaren 17. etapan. Sailkapen nagusiaren buruan Steven Kruijswijk-ek jarraitzen du. [Emaitzak eta sailkapenak]

Roger Klugek esprintean irabazi du etapa. (Vincenzo PINTO/AFP)
Roger Klugek esprintean irabazi du etapa. (Vincenzo PINTO/AFP)

Molveno eta Cassano d’Ada artean 196 kilometro egin dituzte gaur txirrindulariek Italiako Giroan. Etapa esprintean bukatu da eta IAM taldeko Roger Kluge alemaniarra izan da garaile, 4 ordu, 31 minutu eta 29 segunduko denborarekin.

Sailkapen nagusian Lotto taldeko Steven Kruijswijk-ek jarraitzen du lider. Esteban Chaves kolonbiarra (Orica) da bigarren, hiru minutura, eta Alejandro Valverde (Movistar) hirugarren, hiru minutu eta 23 segundura.

Bihar 18. etapa izango da jokoan, Muggio eta Pinerolo artean (244 kilometro).