NAIZ

Athleticek irabazi egin du Atletico Madrilen zelaian (1-2)

Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Atletico Madrilen zelaian. Bi partida falta dira liga bukatzeko eta zuri-gorriek tinko eusten diote lehen postuari.

Kostata izan bada ere, Athleticek helburua bete du eta hiru puntuak lortu ditu Atletico Madrilen zelaian. Aurkari gogorra izan dute zuri-gorriek aurrean, baina azkenean irabaztea lortu dute hirugarren sailkatuaren etxean.

0 eta 1 aurreratu da Athleticen Erikaren golari esker. Bigarren zati hasieran berdinketa lortu du Atletico Madrilek eta partida bukatzeko ordu laurden bat geratzen zenean Irene Paredesek garaipenaren gola egin du.

Hiru puntuekin poltsikoan bi partida baino ez dira gelditzen Athleticek liga altxatzeko.