NAIZ
ZESTOA

Artola eta Albisuren garaipenarekin abiatu da Binakako Txapelketa

Estua baina distirarik gabeko partida irabazita (22-20), Artola eta Albisuk osatzen duten bikoteak eskuratu du bart Zestoan hasi zen Binakako Txapelketako lehenengo puntua.

Artola-Albisu eta Ezkurdia-Merino II bikoteek ireki zuten bart Zestoan Binakako Txapelketaren 42. edizioa. Estua baina distirarik gabekoa izan zen partidan, gipuzkoarrak nagusitu ziren (22-20).

Hiru neurketa gehiago jokatuko dira lehenengo jardunaldian. Larunbat honetan, 17.45etik aurrera, Olaizola II-Untoria eta Bengoetxea VI-Larunbe bikoteak lehiatuko dira aurrez-aurre Lizarran. Igandean, berriz, Irribarria-Rezusta eta Elezkano II-Zabaleta bikoteen txanda izango da.

Jardunaldia Urrutikoetxea-Beroiz eta Altuna III-Barriola bikoteek itxiko dute, asteartean, Tolosako Beotibar pilotalekuan.