NAIZ
IRUÑEA

Eremu ez euskaldunean D ereduko 10 ikastetxe berri ezartzeko aukera eskaini du nafar Gobernuak

Nafarroako eremu ez euskaldunean D ereduko 14 ikastetxe (hauetako 10 berriak) ezartzeko aukera eskaini du Gobernuak, «gutxiengo eskaria balego». Caparroso, Noain, Lodosa eta Tafallakoei, Allo, Antzin, Castejon, Cintruenigo, Larraga, Urantzia, Mendigorria, Azkoien, Zangotza eta Tuterakoak gehituko zaizkie.

Jose Luis Mendoza, Hezkuntzako nafar kontseilaria. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Jose Luis Mendoza, Hezkuntzako nafar kontseilaria. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Hezkuntza kontseilari den Jose Luis Mendozak eta Hezkuntzako zuzendari nagusi den Roberto Perez Elorzak Iruñean emandako prentsaurren eman dute eskaintzaren berri. Gutxiengo eskaria egotekotan, D ereduko 10 ikastetxe berri izanen dira Nafarroako D eremuan.

Orain arte Lodosa, Tafalla, Noain eta Caparroson baldin badaude, eskaintza Alloko La Cruzera, Antzineko San Faustora, Castejoneko Dos de Mayora, Cintruenigoko Otero de Navascuesera, Larragako San Miguelera, Urantziako Santa Mariara, Mendigorriako Julian Maria Espinal Olcozera, Azkoiengo Juan Bautista de Irurzunera, Zangotzako Luis Gilera eta Tuterako Elvira España ikastetxeetara zabalduko da.

D eredu honek inguruko herrietako eskariari aurre egitea du helburu. Interesatutako familiei guzti honen berri eman asmoz, aurrematrikulak egiteko epearen aurretik hitzaldiak antoaltuko dira ikastetxe guzti hauetan.