NAIZ
BILBO

Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria

Datozen urteotarako oinarri eta helburu estrategikoak finkatzeko plana lantzeaz gain, patronatua berritu eta lehendakari berria hautatu du PuntuEUS Fundazioak. Iñaki Goirizelaia izango da presidente berria, Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuta.

Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

PuntuEUS Fundazioak jakinarazi duenez, Iñaki Goirizelaiak, EHUko errektore ohiak, hartuko du Joan Mari Torrealdairen lekukoa fundazioaren lehendakari karguan.

PuntuEUS-ek 2016-2020 Plan Estrategikoa landu du, komunitatearen parte-hartzearekin, datozen urteotarako oinarri eta helburu estrategikoak ezartzeko, .EUS domeinuaren eta fundazioaren erronkak finkatzeko.

Datorren asteazkenean, otsailak 1, agerraldia egingo dute Bilbon eta, bertan, Goirizelaiak aipatu planaren berri emango du.

Joan Mari Torrealdaik azken urteotako balorazioa egin eta patronatu berria aurkeztuko du.

PuntuEUS Fundazioko zuzendari Josu Waliño ere han izango da, indarrean sartuko den prezio-politika aurkezteko, domeinuak izan duen hazkundeari esker prezioa jaistea lortu baitute.