NAIZ

Binakako finala Bilbon jokatuko da, apirilaren 9an

Binakako Txapelketako finala Bilboko Bizkaia frontoira itzuliko da aurten ere, Aspe eta Asegarcek jakinarazi dutenez. Bestetik, Barriolak Iruñeko Labriten jokatuko du bere azken partida, maiatzaren 6an.

Binakako Txapelketako finala Bizkaia frontoira itzuliko da. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Binakako Txapelketako finala Bizkaia frontoira itzuliko da. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Oraindik finalerdietarako jokoan dagoen arren, badakigu non jokatuko den 2017ko Binakako Txapelketako finala. Eta ez da sorpresarik izan. Azken urteen modura, Bilboko Bizkaia frontoiak hartuko du txapelaren lehia.

Datorren astean amaituko da lehen fasea, eta finalerdietako ligaxka martxoaren 12, 19 eta 26an jokatuko da. Buruz burukoa, aldiz, apirilaren 13an hasiko da.

Bestetik, Abel Barriolak profesionaletako bere azken partida maiatzaren 6an jokatuko duela iragarri dute. Iruñeko Labrit pilotalekuan jantziko du gerrikoa azken aldiz.