NAIZ
AZPEITIA

Valentin Bengoa ELA-ko militante historikoa hil da

Hil egin da Valentin Bengoa ELA sindikatuko militante historiko eta jesuita. Sandinismoa lehen eskutik ezagutu zuen Bengoak Nikaraguan, eta ELA-ren birsortze lanetan jardun zuen.

Valentin Bengoa, artxiboko irudi batean. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Valentin Bengoa, artxiboko irudi batean. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Azpeitian hil da Valentin Bengoa ELA sindikatuko militante historiko eta jesuita, Eneko Etxeberria herriko alkateak Twitter bidez zabaldu duenez.

Nikaraguan izan zen zenbait urtez Bengoa eta sandinismoa eta gerrillen gerra bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuen. Handik bueltan, ELA sindikatuaren birsortze lanetan sartu zen buru-belarri.