NAIZ
IRUÑEA

Erabat nagusi Aimar Olaizola Labriten, final laurdenetarako sailkatzeko (22-5)

Aurreko asteburuan Aitor Mendizabalek Jose Javier Zabaleta jipoitu bazuen, gaur berak sufritu behar izan du. Aimar Olaizolak ez dio aukerarik eman eta bostean utzi du aurrelari txikia.

Aimar Olaizola, oso nagusi Labriten. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Aimar Olaizola, oso nagusi Labriten. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Larunbat arratsaldeak esku pilota arratsaldeak izan ohi dira Iruñean, eta gaur ordu berean futbola izanda ere, Labriteko zaletuek ez dute hutsik egin. Hala ere, lehia gutxi ikusteko aukera izan dute. Eta ez Mendizabalek gaizki egin duelako, Olaizolak inongo aukerarik eman ez diolako baizik.

Hasiera-hasieratik nagusitu da Goizuetakoa. Lehen tantoa urdin izan arren, segituan ireki du zuloa Olaizolak. Mendizabalek defentsa ona erakutsi du airez, baina Aimarrek aurreko koadroetan zuen aukera oro baliatu du pilota marretatik gertu jartzeko.

Zuzenean abiatu da Goizuetako txapelduna 22rantz eta Mendizabalek ezer gutxi egin ahal izan du ekiditeko.

Final laurdenetan izanen da beste urte batez Aimar Olaizola, eta klasiko batez gozatzeko aukera izanen da beste behin ere, bertan zain dauka eta Oinatz Bengoetxea.