NAIZ
DONOSTIA

Arte parietaleko beste aurkikuntza bat topatu dute Debako Arbil V kobazuloan

Astebete eskas igaro delarik Errenteriako Aitzbitarte IV kobazuloko aurkikuntza bikaina jakinarazi zuenetik, María José Tellería Gipuzkoako Aldundiko Kultura zuzendariak Goi Paleolitikoko arte parietalaren beste aurkikuntza baten berri eman du. Oraingoan, aurkikuntza Deban izan da zehazki, Arbil V kobazuloan, Lastur bailarari begira dagoen aldean.

Arbilen aurkitu duten oreinaren irudia. (GIPUZKOAKO ALDUNDIA)
Arbilen aurkitu duten oreinaren irudia. (GIPUZKOAKO ALDUNDIA)

Kobazuloa duela hamarkada batzuk aurkitu zen. Orduan, Azkoitiko Munibe taldeak katalogatu zuen. Baina arte parietalak pizten duen interesei eta egun hartzen diren ikerketa erreferentziei esker, Azpeitiko Antxieta elkarteko taldeak aukera izan du harkaitzean dauden marra grabatuak gutxienez hiru animaliarenak direla jakiteko.

Joan den astean Errenteria Aitzbitarte IV kobazuloko aurkikuntzaren berri eman zuten.

Arbil V eta Sustraixako kobea izenez katalogatutako kobazuloak, Lastur bailaran (Deba), grabatu figuratiboak ekarri ditu, ziurrenik madeleine kronologiakoa. Nahiz eta kobazuloak proportzio nabarmenak izan eta bertako lanak aurretiazkoak izan, jada zehaztu dira bi animaliaren irudi oso eta beste biren zatiak. Figura osoa orein eme bat eta beste orein ar bat dira, ziurrenik elur-orein bat. Antxieta taldearen arte parietalaren laugarren aurkikuntza da 2015ean proiektu hau hasi zenetik (Danbolinzulo, Erlaitz. Astui gaina eta, orain, Arbil V/Sustraixako kobea).

Aurkikuntza joan zen Martxoaren 26ean egin zen; igande horretan   Antxieta Arkeologia Taldeko zenbait kidek (Jose Inaxio Arrieta, Jabier Lazkano, Iñigo Olarte, Javier Maiz, Iñigo Arizaga, Aitor Suinaga, Andres Maiz, Xabier Azkoitia, Igone Elejalde eta Ion Uranga)  kobazuloa bisitatu zuten eta zenbait ildo grabatuak aurkitu zituzten beren labarretan, Paleolitoko irudiak izan zitezkeenak. Egun batzuk beranduago, Apirilak 9an,  Paleolitoko Arteko adituekin batera (Blanca Ochoa eta Irene Vigiola) eta Paleolitoko Arkeologiako espezialistekin (María José Iriarte eta Alvaro Arrizabalaga) errepikatu zuten bisita kobazulora. Bisita horren bidez balizko irudi hauek egiaztatu ziren.

Hamaikagarren koba Gipuzkoan

Telleriak azpimarratu du Arbil V haitzuloa hamaikagarrena dela Gipuzkoan azaltzen dena.

Lehena Altxerrikoa izan zen Aian, 1962an. Oso multzo garrantzitsua , batez ere grabatuei dagokionean. Espezie ezberdinen erakustoki ederra. Gero Ekaingoa aurkitu zen 1969an Leroi-Gourhan-en esanetan Kuaternarioko artearen zaldi panel perfektuena gordetzen duen haitzuloa. 2006an aurkitu ziren hatzez eginiko Praileaitzeko marratxo gorriak. Aurkikuntza honek kobazuloa salbatu zuen harrobiaren ustiapenetik. Geroago hatz pareak gorriz margotuta azaldu ziren Astigarraga izeneko kobazuloan, Deban 2009an. 

2012an Aitzbitarte IV kobazuloan mantxa gorri bat estalaktita batek estalia aurkitu zuten, bere antzinatasuna ziurtatzen zuena. 2014. urtearen bukaeran  Zestoako Danbolin zulo izeneko kobazuloan irudi gorri batzuk aurkitu ziren eta hurrengo urtearen hasieran, 2015ean, Zestoan ere Erlaitz  kobazuloan dozena erdi irudi grabatu ederrak. Urte berean Errenteriako Aitzbitarte III, V eta IX deituriko haitzuloetan hormetan eginiko grabatuak topatu ziren; animalien irudiak dira eta suharrizko tresnekin edo baita ere bertako buztinean hatzekin egindakoak.

Azpimarratu du baita ere zein lan garrantzitsua egiten dute boluntarioez osatuta dauden taldeak. Gaurko honetan Antxieta  Arkeologi Taldea izan da, aurrekoetan  Felix Ugarte Espeleologi Elkartea edo Munibe Arkeologi taldea izan ziren bezala. “Beraiei esker dauzkagu azken urteetan egin diren Paleolitoko Labar arteko aurkikuntza guztiak”, esan du.