NAIZ
DONOSTIA

Zezenketen aurkako manifestazioa egin dute Donostian

Donostia Antitaurina Orain plataformak deituta, ehunka lagunek manifestazioa egin dute animaliei tratu txarrak ematearen aurka eta Udalari zezenketen inguruko galdeketa egin dezala exijitzeko.

Bulebarretik abiatu da zezenketen aurkako manifestazioa. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Bulebarretik abiatu da zezenketen aurkako manifestazioa. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Bulebarretik abiatuta, ehunka lagunek bat egin dute Donostia Antitaurina plataformak deituta manifestazioarekin. Mobilizazioa deitu zutenean azpimarratu zutenez, bi helburu zituen manifestazioak: batetik, adieraztea donostiarrek ez dutela onartzen animaliei «tratu txarrak ematea» eta, ondorioz, zezenketei buruz duten «guztiz kontrako jarrera» erakustea.

Halaber, erakundeak udalari exijitu nahi dio «10.000 donostiarri bizkarra ez ematea» eta zezenketen inguruan herri-galdeketa antolatzea, donostiarrek gai honen inguruan duten iritzia «modu legal eta demokratikoan» eman dezaten. Era berean, uste dute iritzia ezagutu arte animalien torturarik ez zezakeela onartu behar Illunbeko zezen plazan.

Bestalde, Donostia Antitaurina Orain Plataformak zezenketen herri-galdeketa esijitzeko elkarretaratze isilak antolatu ditu udaletxe aurrean, manifestazioaren aurreko eta ondorengo hiru egunetan. Elkarretaratzeak 18.00tatik 18.30ak bitarte izango dira.