NAIZ

600 desagerturen bila dabiltza Sierra Leonan, euriteen ondorioz

Erreskate taldeak lanean dabiltza oraindik Sierra Leonan, non euriteek 300 hildako baino gehiago eragin dituzten. Era berean, 600 desagertu baino gehiago daudela adierazi dute, ustez luizien ondorioz lokatzak estalita. 3.000 pertsona geratu dira etxebizitzarik gabe.

Euriteek ehunka hildako sortu dituzte Sierra Leonan. (AFP)
Euriteek ehunka hildako sortu dituzte Sierra Leonan. (AFP)

Azken egunetako euriteek 300 hildako baino gehiego utzi dituzte Sierra Leonan, eta zifrak honek gora egin lezake, 600 inguru dira-eta oraindik desagertuak daudenak. Erreskate taldeen ustetan, hauek luiziek utzitako lokatzak estalita egon daitezke.

Bestetik, 3.000 lagun inguruk galdu dute etxebizitza. Hiru egunez jarraian izan ziren eurite handiak eta honek uholdeak eta luiziak sortu zituen Freetown hiriburu inguruko hainbat herritan. Honetaz gain, autoritateek putzuek jasan ahal izan dituzten kalteak arduratuta daude. Ura kaltetu bada honek hainbat gaixotasun eragin ditzake Sierra Leonan.

Egoera honen aurrean, nazioarteko laguntza antolatzeko lanetan hasi dira hainbat talde eta herrialde.