NAIZ
Ziburu

Zokoako hondartza hustu dute, sei obus aurkitu ostean

Zokoako gotorlekuko hondartza hustu behar izan dute gaur goizean bertan sei obus topatu ostean. Gotorlekurako bidea ere itxi egin dute. 

Zokoako gotorlekuko hondartzan topatu dituzte obusak. (ciboure-paysbasque.com)
Zokoako gotorlekuko hondartzan topatu dituzte obusak. (ciboure-paysbasque.com)

Sei obus aurkitu dituzte Zokoako hondartzan, bertako agerkariek jakinarazi dutenez. Hondartza hustu behar izan dute eta hauek aztertzeko lanetan ari dira.

Abisua 12:30ak aldera eman dute, sei obusak gotorlekuaren zonaldean aurkitu eta gero. Berehala ekin diote hondartza husteari eta segurtasun zonalde bat sortzeari.

Asteazkenean ekingo dio obusak indargabetzeko polizi taldeak lanari. Beraz, tarte horretan Zokoako hondartza txikiak itxita jarraituko du tarte horretan eta beraz, gotorlekurako bidea ere itxita izango da.