NAIZ

LAB, ELA eta Steilas sindikatuek greba eguna deitu dute azaroaren 23an Heziketa Berezian

Heziketa Bereziko langileak grebara deituta daude ostegunean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Administrazioaren «utzikeria» salatu eta lan baldintza hobeak aldarrikatu asmoz, hainbat mobilizazio deitu dituzte aste guztirako. 2003 geroztik berritu gabe dagoen hitzarmena negoziatu eta berritzea eskatu dute.

LAB, ELA eta Steilas sindikatuek urrian zehar mobilizazio ugari deitu zituzten EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta hainbat ikastetxeetan itxialdiak egin ditugu ikasle, guraso eta langileekin batera.

Administrazioaren aldetik «utzikeria» pairatzen dutela salatu dute fisioterapeuta, lan terapeuta, gizarte langile, transkriptore, zeinu hizkuntzako interprete eta hezkuntza laguntzako espezialistek. «2003tik hitzarmenik gabe gauden kolektibo honetan, lehendik ere egoera larrian bageunden ere, azken urteetako murrizketek are egoera larriagoan utzi gaituzte, langile, ikasle, eta familiak», adierazi dute ohar baten bitartez.

Hezkuntza Sailak hezkuntza premia bereziak izendatzeko eta baliabideak esleitzeko irizpideak «gogortu» egin dituela salatu dute, «lanpostuak murriztuz edota kasu batzuetan lanaldi partzialak bihurtuz». Era berean, azken urteetan, behar bereziak dituzten ikasle gehiago matrikulatu badira ere, «angileak eta baliabideak inolaz ere ez direla proportzio berean hazi».

Asteko jardunak 40 orduak gainditzen dituela azpimarratu dute eta behinbehinekotasuna %58koa dela nabarmengu. Hau da, 600dik gora langilek behin-behineko kontratua dute. «Irakaskuntzan lan egin arren, Hezitzaileon soldatak, administrazioko maila bereko kategoria berdina daukaten langileen soldatak baino baxuagoak dira. Honi gehitzen zaio soldatetan ezarri dizkiguten murrizketak eta eros-ahalmenaren galera, %12tik gorakoa izatea», adierazi dute.

Honen aurrean, hainbat neurri eskatu dituzte sindikatuek. Tartean 2003 geroztik berritu gabe dagoen hitzarmena negoziatu eta berritzea eta behar berezia duten ikasleen eta beharren mailaren araberako plantilla handitzea.

Bestetik, Hezkuntza Laguntzako espezialisten asteko jarduna murriztu, mugatu eta zehaztea eskatu dute, lanaldi partzialak mugatzearekin batera.

Hainbat mobilizazio

Egoeraren aurrean, hainbat mobilizazio deitu dituzte datozen egunetarako. Gaur bertan Bilboko ordezkaritzara joan dira. Bihar Donostiako ordezkaritzara gerturatuko dira. Asteazkenean, aldiz, Gasteizko Gorbeialde ikastetxean elkartuko dira giro musikatu eta alai batean «gure errealitateaz hitz egin ahal izateko. Ostegunean, sektoreko greba burutuko dute eta Lakua inguratuko dute. Ostiralean, asteari amaiera emateko, ikastetxetako elkarretaratzeetan hartuko dute parte, ostiral..