Naiz+ Naiz+

Ernaik Guardia Zibila atera du kalera

Parodia egin du Ernaik Bilboko erdigunean «Baimenik ez aske izateko» kanpainaren baitan. Gazte antolakundeak guardia zibilak atera ditu Moyua plazara eta umorez bat egin du Kataluniako autodeterminazio prozesuarekin.

Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko kanpaina da «Baimenik ez aske izateko» leloa daramana eta etzi, irailaren 28an herri eta auzo guztietan mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.

Ezkerraldean ere abian da kanpiaan eta bideo batean jaso dute 28rako deialdia.