Naiz+ Naiz+

Euskal preso politikoekin elkartasuna Toubkal tontorretik

Toubkal
Oier Gomez eta euskal preso politiko guztiak gogoan izan dituzte Toubkal tontorretik.

Atlas mendilerroko Toubkal tontorrean (4.176 m) Oier Gomez eta gainontzeko euskal preso politikoak gogoan izan ditu Gasteizko mendizale talde batek. Argazki honen bitartez elkartasuna helarazi nahi izan diete presoei. Bihar, arabar hiriburuan OiertxoSOS plataformak elkartasun eguna antolatu du. Goizeko hitzaldi eta elkarretaratzearen ondotik, herri bazkaria antolatuko dute, eta 19:30ean, manifestazioa abiatuko da Andra Mari Zuritik.