Naiz+ Naiz+

Euskara lezioak barre artean, ‘El Hormiguero’ saioan

Antena3 telebista kate espainoleko ‘El Hormiguero’ saioak euskarazko lezioak eman dizkio aktore estatubatuar bati, ikusleen barreak eragiteko helburu hutsarekin.

Jessica Chastain aktoreak arbaso euskaldunen bat zuela uste zuen Pablo Motosek. Halakorik ezeztatu zuen Chastainek, baina, hala ere, espektakulua diseinatu bezala egin eta txapelarekin atera ziren Trancas eta Barrancas pelutxezko inurriak. Platoko gidoilari euskalduna ere gonbidatu zuten, gure artean hain ohikoa den Iturriberrigoikoerrotaberrikogainekoetxea, eta nola ez, txistuaren soinuarekin batera sartu zen. 

«Te vamos a hacer la pelota vasca» izena ipini zioten saiotxoari eta «euskara ikasteak ate asko irekitzen» dituela barre artean esan ostean, Chastainek egindako filmen tituluak euskaratu eta esanarazi zizkioten.