Naiz+ Naiz+

Gazteak etorkizun bila II

Prekarietatearen itsasoan igerian daude euskal gazte asko eta asko. 2012an Euskal Herriko 20 eta 24 urte bitarteko biztanleriaren %84,7 zegoen goi mailako ikasketetan matrikulatuta. Alta, inoiz baino prestakuntza maila handiagoa duen gazte belaunaldia dugun arren, lanik topatu ezinik edo baldintza kaxkarretan ari dira jardunean. Izan ere, langabezia tasa, izugarria da gazteen artean. Orotara, 15 eta 34 urte bitarteko 82.750 gazte daude gaur egun langabezian Euskal Herrian.

Topatu gazte atari digitalak zenbaki horiei aurpegia jarri nahi izan die Gazteak etorkizun bila erreportaje sortarekin.

Gazteak, sorterria maletan hartuta, geroaren bila