Naiz+ Naiz+

‘Marea arroxa’ iragarri dute Azpeitiko jaietarako

Uztailaren 30ean jaiak hasiko dituzte Azpeitian eta postontzian ‘marea arroxa’-ren iragarpena jaso dugu. Hauxe azpeitiarren mezua, jasota bezala:

Badator Marea Arroxa Azpeitira! Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra, marea arroxak Azpeiti hartuko du, nahiz eta, olatuen eraginak, aurreko egunetan ere nabarituko diren. Aurten, sekulakoa izango da marearen eragina. ETBko Eguraldia saiokoek, inor oharkabean gelditu ez dadin, iragarpena egin dute.

Hala ere, beste askok, Andoni Aizpuru, Pello Zabala nahiz Urko Aristiren iragarpenak txiki geldituko direla uste dute. NASAk hipotesi hau baieztatzen duten irudiak bidali ditu Gazte Meterelogia Agentziara.

Dena dela, olatuetan handiena gazteek uztailaren 30ean herri bazkariaren ondoren dantzatuko dutena izango da. Hasi zeuek ere flash-moba entsaiatzen! Murgildu gaitezen marea arroxan!