Naiz+ Naiz+

Presoak askatzeko makina, Usurbilen

Usurbilen aurkitu dago mural eder hau. Zubiaurreneko errotonda inguruan hain zuzen ere. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak sustatu du ekimena eta Ibai Etxarri eta Antton Ugarte donostiarrak izan dira muralaren egileak. Ugarri taldean aritzen dira bi margolariak, diseinu grafikoaren eta muralen alorrean bereziki.

Txanponak bota eta bertatik, noiz edo noiz, panpinen bat ateratzen den makina bat ageri da. Aurrean, aldiz, txanponak bailiran bihotz gorriak dituzten askotariko herritarrak daude jolasteko zain.

Usurbildarrak aurrera blogean ikusi ahal izan dugu moduan, margolarientzat gertuko errealitatea da euskal presoen gaia; izan ere, lehengusu bat dute preso. Margolari sena ere badu espetxean duten senideak, komikiak egiten ditu-eta bertan. Haren sortze-lanei keinua egiteko, bere komikien ilustrazioak erabili dituzte muralean. Muralarekin, alabaina, familietan presoekiko duten maitasun islatu nahi izan dute bi margolariek; «baina beste ikuspuntu bat eman nahi diogu, ez hain zuzena, metaforikoagoa», zehazten dute bertan.

Pareta hura aspalditik da euskal presoak euskal herriratzearen aldeko mihise. Urteak dira Karlos Zabala eta Amaia Kasasolak lehen mural hura egin zutela, herriko umeekin auzolanean. Denboraren poderioz baina margolana izorratzen joan da. Eraikineko bizilagunen adostasunarekin berritu dute murala, baina Usurbildarrak aurrera blogean irakurri ahal izan dugun moduan, «desiratzen gaude horrelako mural aldarrikatzailea egiteko premiarik ez izateko». Bitartean, «ez gaituzte isilduko eta presoen eta euren senideen eskubideak aldarrikatzen segituko dugu», berretsi dute.

Facebooken izan dugu guk mural honen berri.