Naiz+ Naiz+

Zaborra erretzearen kostua

 

Zaborra erretzearen kostua. Hala du izenburua joan den igandean La Sexta telebista kateak bere albistegian eskainitako erreportajeak.Madrilgo erkidegoko Pinto udalerrian eraiki asmo duten erraustegiaz mintzo dira eta zaborra erraustegietan erretzerakoan sortu, eta tximinien filtroek eutsi ezin dituzten, hondakinak oso arriskutsuak direla nabarmentzen dute. Hondakin horien artean gasak daude; tartean sufre-oxidoak, nitrogeno-oxidoak edota karbono monoxidoa eta horiek guztiek arnasbideko eritasunak eragin ditzaketela diote. Minbizi kasuen eta hauen hilkortasunaren handitzearekin lotura nabarmena duten merkurioa, nikela edo selenio moduko metal pisutsuak ere aurki daitezke hondakinen artean, baita konposatu organikoak edota filtroetatik ihes egiten dute mikropartikulak ere.

Horien guztien arriskuaz ohartzen du La Sextako erreportajeak, eta errauskailu modernoenak ere hondakin hauen ihesa ekiditeko erabat gai ez direla diote. Pintoko errauskailuaren kontra lanean den herri mugimenduari hitza ematen diete, bizilagun eta ekologistek dituzten beldur eta zalantzak jasoz. Hondakinen errausketa eredu garesti eta toxikoa dela diote.

Gurera etorrita, Gpuzkoa errauskailurik gabe elkarteak igo du bideoa bere Facebookeko perfilera eta bost egunen bueltan ia 4.400 aldiz izan da bertatik elkarbanatua. Whatsappez ere badabil aurrera eta atzera, elkarteak berak dioenez, lehen hiru egunetan 230.000 pertsonengana heldu zen. Bideoa zabaltzen jarraitzeko deia ere luzatu du Gipuzkoa errauskailurik gabe elkarteak.