Naiz+ Naiz+

Zea Mays eta Euskadiko Orkesta Sinfonikoa: ‘Elektrizitatea’

Zea Mays taldearen ‘Elektrizitatea’ abestiaren bertsio sinfonikoa ikusi eta entzuteko aukera da honakoa.

Zea Mays taldekoek, Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera, Miramonen grabatu dituzte euren abesti kuttunen bertsio sinfonikoak. Antzera aritu da ere Doctor Deseo talde bizkaitarra ere. Zehazki, Zea Maysen 'Elektrizitatea', 'Gaur' eta 'Negua joan da ta' abestien eta Doctor Deseo taldearen 'Corazon de tango', 'Cuánto frío hace en Saturno' eta 'Una mirada distinta' kantuen bertsio sinfonikoak egin dituzte.

Fernando Velazquez konpositorea konponketa sinfonikoen arduraduna izan da eta Jabi Elortegi telebista eta zine zuzendari bermeotarrak, aldiz, grabazioa zuzendu du.

EiTBko lehen bi kanaletan emanaldi osoa eskaini ostean, kantaz-kanta interneten zabalduko ditu orain Euskadiko Orkesta Sinfonikoak bideoklipa eder hauek. Lehen saio honetan, Zea Mays taldearen ‘Elektrizitatea’ ikusi dezakegu eta laster izango dugu Dr.Deseoren ‘Cuánto frío hace en Saturno’ abestiez gozatzeko beta. Ondoren egunetan etorriko dira gainontzeko abestiak.

Zea Mays eta Doctor Deseo ez dira Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera musika sortu duten euskal  talde bakarrak. Izan ere, beste batzuen artean, Ken7 taldeak hamaika abesti ezagunen bertsio lasaiak burutu zituen Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera. Orduko hartan, 'Hegoak astindu', 'Gernikan', 'Bihotz', 'Noizbait', 'Hel nazazu eskutik', 'Itsasoa gara', 'Ilargia', 'Oinutsik', 'Haizea', 'Zapalduen olerkia' y 'Gereziondoa' abestien bertsio sinfonikoak egin zituzten.