Ikoitz blog naiz+

Auzo Bizi Onaren Eskola

Urteko jai nazionala aurkeztu berri du SORTZEN elkarteak. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkarteak maiatzaren 21ean ospatuko du aurten bere jaia, Antoniutti parkean, Iruñean.

Protagonista berria izango du aurten festak: IkasKilo. Eta honek amets bat du: Auzo Bizi Onaren Eskola eta hori lortzeko behar duen Hezkuntza Burujabetza.

SORTZEN elkarteak, jaiaren testuingurua baliatuz, hainbat ekimen jarri ditu martxan:

  • Unitate Didaktikoa zabaldu du eskoletan: adin ezberdinetako ikasleei zuzendutako jarduerekin.
  • Zozketa: 100 sari dituen zozketa bat martxan jarri du (Nekazal etxea, otorduak, scape room saio bat, Sortzen-materiala…)
  • Haizea egitasmoa ere aurkeztu du: jaiaren etekin ekonomikoaren zati bat, Nafarroako zonalde diskriminatuan D ereduko lerroak babesteko eta hauspotzeko erabiliko dute.
  • Hezkuntza Burujabetza mahai-ingurua: burujabetzarekin eta hezkuntzarekin lotutako esperientzia ezberdinen protagonistak elkartu zituen San Frantzisko eskolan (Orioko herri curriculuma, elikadura burujabetza, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak hizkuntza-proiektua eta mugimendu feminista).
  • IkasKiloren kamisetak ere salgai dituzte: haur zein nagusientzako.

> Ireki duten webgune berezian jaiaren informazio guztia jarri dute: klik hemen