La météo

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Temps pour aujourd'hui

ATERRUNE GUTXIKO EURI BOLADAK

Tankera makurrari tinko eutsiko dio ipar-mendebaldeko haizearen ufadaz. Tenperatura apur bat beherago dela, aterrune gutxiko euri boladak izango dira. Tartean txingorra ere izan daiteke, mikatz puntua areagotuz. Gaur ere joera makurra mantenduko du eta giroaren txar maila apur bat areagotu egingo da, Euskal Herri osoa berdintsu harrapatuko duela. Horrenbestez, kanpo giro mikatza. Zaparradak trumoitsuak izan daitezke, garaiari dagokiona galanki zapuztuz.

Demain

Aurreko egunetako tankera mantenduko du, gehienbat. Baina badirudi arratsaldean apur bat nabarmenduko zaiola aldatzeko joera, hoberantz abiatuta. Eguraldiaren tankera modu hobean nabarituko da eta itxura politarekin bukatuko da eguna, galanki estimatuko dugun hobekuntzaren zantzuak agertuz. Ez du ona egingo asteburuan, baina dezente gauzatuko da hobetzeko joera. Ea erakusten digun udaberri giroaren alde ona, apur bat bederen.