GARA
DONOSTIA

Tomas Elgorriagak eta Iker Araguasek atzean utzi dute kartzela

Bi euskal preso politikoren askapenaren berri eman zuen atzo Etxeratek. Alde batetik, Tomas Elgorriaga hondarribiarra, 2014an Polizia alemanak Friburgon atxilotu eta gero Estatu frantsesaren esku utzi zuena. Bertzetik, Iker Araguas iruindarra. Azken horrek Ocaña II espetxea utzi zuen atzean bederatzi urtez preso egon ondotik. 2008an atxilotu zuen Polizia espainolak, Segiren aurkako sarekaden barnenean. Bi preso ohiek zain zituzten senide eta lagunak.

Tomas Elgorriaga hondarribiarra Fleury-Merogis espetxetik atera zen atzo, Etxeratek jakinarazi zuenez. 2014ko azaroaren 1ean atxilotu zuen Alemaniako Poliziak Friburgon. Bizitza publikoa egiten zuen Alemaniako hirian Elorriagak, eta Friburgo Unibertsitatean lan egiten zuen. Mannheimen espetxeratu zuten eta bertan izan zuten Estatu frantsesak aurkeztutako estradizio eskaera ebatzi bitartean. Orduan Estatu frantsesaren esku utzi zuten.

Ez zen atxilotu eta kartzelatzen zuten lehen aldia, 1998an Guardia Zibilak harrapatu eta tortura latzak jasan baitzituen. Espetxean zazpi hilabete eman ondotik aske uztean ihes egin zuen. Europako legediak ezarri bezala, Alemanian betetako espetxealdia kontuan izan diote agintari frantsesek, Estatu espainolak egiten ez duena.

Iker Araguas Iturramako gaztea ere aske gelditu zen atzo, bederatzi urteko espetxealdiaren ondoren. Ocaña II gibelean utzi zuenean, esperoan zituen senide eta lagunak, Elgorriagak bezalaxe. Arratsaldean harrera egitekoak ziren Iruñean.

Araguas Iruñean atxilotu zuen Polizia espainolak 2008ko urriaren 1ean, Ibai Azkona, Gorka Sueskun eta Mikel Flamarikarekin batera. Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak agindu zuen operazioa eta Segiren aurkako sarekaden baitan kokatu zuten. Handik astebetera beste lau gazte atxilotu zituzten Iruñerrian –Iker Aristu, Mikel Marin, Iñaki Marin eta Diego Octavio–, haiek ere Segirekin zerikusia zutelakoan. Inkomunikazioaren ostean, guztiek salatu zuten torturak jaso zituztela. 2015ean epaitu eta denak absolbitu zituzten, baina Araguasek preso segitu zuen, 2010ean kale borrokagatik kondenatu zuelako Auzitegi Nazionalak beste epaiketa batean.

A la calle por los derechos de los presos

La ciudadanía no deja de salir a la calle para defender los derechos de los presos políticos vascos. El domingo, por ejemplo, se concentraron 34 vecinas y vecinos de Altsasu.

El viernes, especial por ser la fiesta del solsticio de verano, fueron muchas las localidades en las que, además de encender las hogueras, se movilizaron para “quemar” la dispersión y todas las vulneraciones de derechos que sufren los presos. Antzuola (32 personas) fue ejemplo de ello, al igual que Añorga (18), Lekeitio (76), Amara (37), Bergara (42), Oñati (65), Zornotza (64), Mutriku (55), Deba (40), Lizarra (31), Mundaka (20), Legorreta (25), Agurain (52), Lazkao (67), Ugao (42), Amurrio (40), Ondarroa (175), Errenteria (158), Lezo (25), Galdakao (78), Bera (12) y Etxarri Aranatz (60). También en Gasteiz (320) e Iruñea (129).

El jueves 19 personas protestaron en Antsoain, 22 en Arrosadia, 43 en Burlata, 36 en Iturrama y 35 en Txantrea. En Santurtzi fueron 46. En Atarrabia se concentraron 36 vecinas y vecinos el miércoles.GARA