Asier AIESTARAN
PILOTA

Jaialdi berezia gaur Beran Binakakoa abian jartzeko

Eztegara pilotalekuak 75 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzekojaialdi ederra antolatu dute, Binakako Txapelketa estreinatzeko ohore eta guzti.

Binakako Txapelketa gaur gauean hasiko da Berako Eztegara pilotalekuan. Pilotalekuak 75 urte betetzen dituela ospatzeko, jaialdi ederra antolatu dute eta bertaratzen den orok oroigarri berezi bat ere jasoko du. Jaialdia 21.00etan hasiko da; aurreneko partidan herriko bi pilotari profesionalak ikusteko aukera izango da –Iñigo Martinezek Retegirekin jokatuko du eta Ander Errandoneak Tolosarekin–, eta Txapelketako neurketan Olaizola II.a-Imaz bikoak Ezkurdia-Zabaletaren kontra jokatuko du.

1942ko urriaren 12an inauguratu zuten Berako pilotalekua, eta orduz geroztik hainbat aldaketa jasan ditu. Aipagarrienak hiru dira agian: 1968koa, pilotalekua estali zuten urtea; 2001ekoa, lurzorua eta frontisa berritu baitzituzten; eta iazkoa, goiko tribunaren segurtasun baimenak lortzeko zenbait lan egin behar izan zirelako. Emaitza aurreko udan ikusi ahal izan zen, eta gaur itxura ederra eskainiko du pilotalekuak.

Kirol arloari dagokionez, bikote guztien arteko parekotasuna da aurtengo txapelketari begira adituek gehien nabarmendu duten ezaugarria. Ez dela faborito argirik ikusten aldez aurretik. Eta gaurko neurketari buruz ere antzeko zerbait esan daiteke. Aimar Olaizolak eta Ander Imazek bikote oso fidagarria osatzen dute, pilota gutxi galtzen duen horietakoa, eta aurtengo udan erakutsi dute ederki moldatzen direla biak batera –urriaren hasieran Soriako Torneoa ere irabazi zuten, finalerdian Ezkurdia eta Merino II.a menderatuta eta finalean Altuna III.a-Untoria–.

Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta, bestetik, bi jotzaile handi dira, eta bakoitzak bere maila onena ematen badu txapela irabazteko hautagai argiak. Zabaletak, ordea, gorabehera handiak izan ditu azken hilabeteetan eta erregulartasunik ez du lortu bere joko mailan. Bere lana izango da gaurko gako nagusietako bat.

 

Ezkurra II y Endika aprietan el Parejas

Ezkurra II y Endika se impusieron 38-40 a Etxeberria IV y Barrenetxea IV en el partido que cerraba la segunda jornada del Torneo Orona Parejas, con lo que suman 5 puntos, se ponen a uno de sus rivales de ayer, y aprietan la clasificación. El partido tuvo más emoción que juego, aunque los mejores tantos se vieron en la fase decisiva del encuentro. Hasta el empate a diez la máxima diferencia no pasó de dos tantos, con el 4-2, con el 8-6 y con el 10-8. El primer parcial tuvo color azulado. Ezkurra II y Endika se metieron en el partido tras un comienzo frío y del 10-8 se pasó al 11-15. Pero apoyados en un Etxeberria IV más consistente que nadie, los colorados dieron la vuelta al partido y llegó la máxima diferencia del partido: un parcial de 17-5 les dio una ventaja de siete tantos en el 27-20. Poco les duró la alegría, ya que los azules les devolvieron otro parcial de 0-10. Y, tras un apretado 37-36, Ezkurra II y Etxeberria IV firmaron sus mejores tantos para cerrar el partido 38-40.GARA