Xabier Izaga Gonzalez
IKUSMIRA

GARAPEN LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK, OHI BEZALA, AIREAN

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS
Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak joan den asteazkenean Donostiako Bulebarrean egin zuen ekitaldian, garapenerako lankidetzako laguntzak lortzeko egin beharreko akrobaziak antzeztu zituen. Laguntza horien gaineko datuak eman dituzte asteon, datu kaskarrak, ohi bezala. Nazio Batuek duela hainbat hamarkada gomendatutako %0,7 horretatik oso urrun. Aldian behingo ekitaldi arranditsuetan erakunde publikoetako arduradunek helburutzat aipatzen duten %0,7 horretatik oso urrun. EAEko Lankidetzarako Legeak Nazio Batuen gomendioa betetzeko xedatutako 0,7 horretatik oso urrun. Krisi garaian «denok eman behar dugu apur bat» entzun dugu, «denok» ez bide diren batzuk aberasten ikusten ditugun aldi berean. Denok apur bat, apurrik ez duenak barne, jakina. Ekonomia suspertzen hasi den honetan, baina, lankidetzako laguntzek ez dute susperraldirik ezagutu. Eta, ohi bezala, airean segitzen dute.