Juantxo EGAÑA

50eko hamarkadako Iruñerrian, uzta biltzen

Ekainean hasi eta abuztuan amaitzen zen labore moztea. Emakumeak lan garrantzitsua egiten zuen, etxeko lanak eta hamaiketakoak eta bazkariak ez ezik, uzta biltzeko lanak ere egiten baitzituen. Lanaldia goizeko bostetan hasten zen bero handieneko orduak saihesteko. Nicolas Ardanazek XX. mendeko 50eko hamarkadan egindako argazkia mozketaren antzezpena da, Iruñerrian ateratakoa. Emakumea haren emazte Resurreccion Villanueva da. Gari sorta bat eta olo buru batzuk ditu beso artean. Ardanazen irudiak eskuarki kanpoaldeetan eginak dira, eta maiz senide eta lagunak agertzen dira haietan. Estetika klasikoa da, seguru asko Ciga pintorearekin egin zituen ikasketak direla eta. Haren argazkietan paisaiak, erretratuak, natura hilak eta sanferminak nabarmentzen dira.