Pablo Ruiz de Aretxabaleta
IKUSMIRA

BIZITZARI EUTSI HONDAMENDIAREN ERDIAN

Ilunabarrean, maindire gorriekin apaindutako mahai luzeetan, zukuak, datilak eta albertxikoak. Plateretan, arroz eta ilarrez osatutako ohiko plater arabiarra. Kalearen erdi-erdian ospatu dute Ramadanean zehar eguneko baraualdia apurtzen duen «iftar» gaueko otordua Doumako auzo honetako biztanleek, azken egunotan Siriako hainbat gunetan indarrean den su-etena baliatuz. Mahai ilara luzearen inguruan suntsitutako etxebizitzen hondakinak ageri dira pilatuta, jantoki berezia osatuz. Txoko batean okasiorako prestatutako sukaldea dago, zapi gorri eta guzti. Bertatik banatzen dituzte platerak. Hori bai, gizon eta haurrei soilik. Irudian agertzen ez diren emakumeei etxera eramaten dizkiete –soilik neskatoek hartzen dute parte otorduan–. Damasko ekialdeko hirian «iftar» gaueko otordua elkarrekin egin nahi izan dute, segurtasuna sentituz eta aspaldiko ospakizunak gogoratuz, inguruko hondakinek azken lau urteotako gerra gogorarazten badizkiete ere. Pablo Ruiz de Aretxabaleta