Juan Luis Mugertza Unanue I Idazlea

2020


Aurten jaiotakoek, 2020an, seina urte izango dituzte. Hauetako batzuek, Bilboko kaleetan Espainiako piperpotoak, eta “Viva España”-ren aldeko oihuak eta ereserkia entzungo dituzte, aparteko ezustekorik egon ezean. Oraindik, umeak izango dira ikusi, eta entzundakoaz jabetzeko. Gainera, ez dute jakingo San Mamesen jokatzeko Eurokopako erabakia, 2014ko, urtarrilaren 30ean, PP, PSE eta EAJ alderdiek hartu zutela. Hauetako batek baino gehiagok, kale bazterretan, begi bistan izango duten “La roja”-ren kamiseta gurasoei erosteko esango diete, eta lasai asko ikastolara joango dira. Eta honela, poliki-poliki, nagusituko dira, eta, egunerokoetan, Espainiako Kopako finala,  Espainiako bira, Eurokopa… inolako konplexurik gabe ikusiko dituzte. Eta inoiz taberna batean-edo, politikaren inguruan aritzen badira, ezin izango dute ulertu, sasoi batean, Euskal Herrian, espainiar kultura horrek tripako mina eragiten zigula euskaldunoi. Agian, Azkunak, Bilboko alkateak, Ibon Aresok, eta…, ezkutuko horiek,  zer ikusi handirik izango dute belaunaldi horretakoak horrelakoak izan daitezen. Guk, gaztetan, horrelakoei zera esaten genien: “ No son más españoles, porque no se entrenan”. Bilbo laborategi bat da eskumarentzat, non espainiar kultura, baloreak… zabaltzeko aukera ematen duen. Horrek boto asko eman ohi du; eta nola, ez, dirua. Eskozian diruaren hotsak jende asko beldurtu omen du, beraz, bidea garbi dute: poli-poliki, berriro, autonomiarantz, eta horretarako, ume-umetatik, belaunaldi berriak hezi.

Recherche