Beñi Agirre | Euskara irakaslea

Bar-cina- eta -cenas

A ze parea! Nafarroako espainiar zalea bata eta espainiar peto-petoa bestea. Zein baino zein harrapari eta eskuin mutur-muturrekoagoa.

Batzuek, ezker ikuspuntu batetik edo, oraingo Europa neokapitalistaren arriskuez ohartarazi nahi gaituzte: merkatarien Europa da, ez dago herrientzat aukerarik, kapitalisten neurriko legedia da nagusi, nafarrok Estatu propioa izateak horretan ez du merezi, eta abar. Esan gabe uzten dituzte, ordea, Europari egozten dizkioten aje guzti horiek eta gehiago oraingo Estatu espainolak bereak dituela eta Estatu propioa izan ezean Espainiakoa eta Frantziakoa pairatu behar ditugula, bai ala bai.

Ez dakit herri honek nolako Estatua berreraiki dezakeen, baina, nekez izango da pairatzen duguna baino ustelagoa.

Recherche