Joxe Fermin LIzarraga Lazkano

Derbya

Aspaldiko partez derbya zioen Elena Azpeitia ETBko kazetariak lau eta erdiko finalari buruz hizketan hasi zenean. Pilotan ez baita ohiko hitza, arreta piztu zidan. Honekin zerikusirik ez daukaten beste adiera batzuen artean, honakoa dio Harluxet hiztegiak derby hitzari buruz: edozein kiroletan, interes handiko norgehiagoka; bereiziki, gertuko ekipoen artekoa.

Jokin Altuna Amezketarrak Oinatz Bengoetxea Leitzarraren aurka jokatu zuen iaz lau eta erdiko finala. Beraien botileroekin euskaraz hitz egiten duten euskaldunak biak. Nire kontuen arabera, Amezketa Zaratamotik baino hurbilago dago Leitzatik. Nik bestela uste izan nuen arren, Elenaren arabera, iazkoa ez zen interes handikoa izanen; ala, ETBko kazetariarentzat nafarrak beste euskaldunetik bereziak izan behar gara. Eta iparraldekoak?

Derbyarenari, Pablitorentzat, antza, bizkaierak pilotariei gomendioak emateko balio ez duela gehitzen badiogu: nire ustetan direna baino, askoz ere txikiagoak azaldu ziren euskara zein Euskal Herria ETBren emanaldian.

Recherche