Patxi Olabarria Irizar I Antzuola

Deskargatik Azkarragara

Gipuzkoako mendate ezagunena bihurtu da Deskarga. 'Diario Vasco'-k eta 'Noticias de Gipuzkoa'-k artilleria guztia deskargatu dute Bilduren aurka. Arlabani buruz, berriz, txintik ere ez.

Baina zein da Deskarga hitzaren jatorria? Zenbait filologoren ustez Azkarraga hitzetik dator eta badaude hori pentsatzeko arrazoiak.

Batetik, Antzuolatik Urretxurako errege-bidea oraingoa baino goragotik zihoan, Azkarraga deitzen den parajetik.

Bestetik, baditugu irakurketa okerren ondorioz sortutako toponimoen zenbait adibide. Nafarroa Garaiko Deierri itzuli zuen eskribauak uste izan zuen de preposizioa zela eta hitza bitan zatitu zuen Valle de Yerri itzuliz. Gurean antzekoa gertatuko zen baina alderantziz: Puerto de Azcarraga zena Puerto Descarga izendatuz.

Etxegarate mendatea izendatzeko Euskaltzaindiak Etzegarate hobetsi berri duen bezala, zergatik ez deitu gureari Azkarraga gaina?

Recherche