Patxi Aznar Bellido

Diputazioa herritarra kaltetuz

Enteratu naizenez errauskailua geratu zuten pertsonei ordainarazi nahi diete gelditze horren ondorio ekonomikoa.

Benetan berriak asaldatu nau garai hartako agintariek herriak emandako agindua jarraitzea besterik ez baitzuten egin. Gainera kasualitatez konpentsazio ekonomiko hori eskatzen dutenek beste garai batean Gipuzkoako haziendari egundoko diru-galera eragin zioten. EAJkoek egindako planean PIGRUGen (Plan Integral de gestión de residuos urbanos de Gipuzkoa 2002-2016) aurreikusita zeuden, hiru konpost platatik bat besterik egin ez zenez, Gipuzkoako zenbait herritan materia organikoa biltzen hasi zirenean materia horren zati handi bat, hau da, %40, zuzenean zabortegira zihoan. Diputazioko aurreko agintariek, hots, EH Bildukoek, materia organikoa tratatzeko planta nahikorik ez zegoela ikusirik materia mota hau Funeseraino eramatea erabaki zuten. Hondakin horiek hain urrun garraiatzeagatik gipuzkoarrok egundoko dirutza ordaindu behar izan genuen, beraz, EAJren erabakiak Gipuzkoarroi egundoko galera eragin zigun. Horrekin nire ustez, EH Bilduk nahikoa argudio dauka garai hartako agintarien aurka salaketa bat aurkezteko. Halere, nik kasu honetan haratago joango nintzateke, batez ere, hiriburu edo herri handitan hondakin-bilketa eraginkorrik ez egiteagatik kutsadura itzela sortzeaz gain, zergadun dirua xahutzen ari delako. Adibiderik onena Donostia da, urtero produzitzen duen errefus 30.000 tonatik erraz 22.000 birzikla daitezke. 22.000 tona horiek lurperatzea 3.806.000 euro balio du (tona bakoitzeko 173 euro), gainera horri gehitu beharko genioke papera eta ontziak birziklatzeagatik jasoko genuen genuen dirua, guztira urtero 5.000.000 euro inguru zaborretara doa. Uste dut idazki honetan emandako motiboak nahikoak direla Diputazioko gaurko agintariak auzitara eramateko!

Bukatu baino lehen mundu guztia gonbidatu nahi degu Andoainen urriaren 21ean burutuko den errauskailuaren aurkako manifestaziora!

Recherche