Jon Ariza De Miguel

Gora Donbas, Gora Putin

Ezinegonaz edo haserrez baino, atsekabez ikusten ari naiz euskal ezkertien eta batez ere euskal gazteri abertzalearen jokaera Ukrainiaren inguruan. Altsasun - Donbaseko gudaroste iraultzailearen aldeko ekitaldi, kontzertu eta diru jasotzea, Deban, Mamarigan eta beste herri eta auzoetan - deklarazioak, Lekeition - pankartak Denak, Europar Batasuna eta OTAN eta EEBBk defendatzen duten Kieveko gobernuaren aurka, arrazoi onargarriengatik, eta eskolaurreko manikeismo batez gidaturik gobernu honen aurka ari diren matxinoen alde: Errusiako mugimendu ultranazionalista eta arrazistak bere baitan hartzen dituzten matxinoen alde, Putinek defendaturiko, Moskuko Eliza Ortodoxoak loriatutako Errusiako Federazioak armekin, diruarekin, soldaduekin, tankeekin lagundutako matxinoen alde. Ahaztu al dugu Errusiako Federazioan bizitzea zer den? Era guztiko manifestazioak debekatuta egotea, "propaganda homosexualista" debekatuta egotea, biztanleko polizi kopuru izugarria, korrupzio maila paregabea? Ahaztu al ditugu Pussy Riot, eta parekoak? OTAN eta Europar Batasuna barnean bizitzeak suposatzen dituen menpekotasun eta onartutako maltzurkeri denetatik ihes egin nahi izateak ezin du justifikatu beste horien hatzaparretara jauzi egitea.Honako honetan ez al diogu Amnistia Internazionali jaramonik egingo, matxinoek kasu honetan SESBeko banderak dituztelako? Urte bi daramatzat Ukrainian bizitzen, matxino pseudokomunistek bersortu nahi duten Novorossia tsaristaren hiriburu errusofonoan prezeski, Odesan, eta esan bezala, ezinegonaz edo haserrez baino, atsekabez ikusten ari naiz euskal gazteriaren jokaera.

Recherche