Patxi Aznar Bellido

Ikaragarrizko lorpena

Mohamed Allanek preso politiko palestinar hirurogeita bi egun gose greban eman ondoren, bere helburua lortu duenez, laster Israelgo gobernuak aske utziko du. Halaber, gogoratu behar da aipatutako preso politikoa kargurik gabe atxilotuta izan zela. Israelgo legeak atxiloketa administratiboa onartzen duenez, edozein pertsona kargurik gabe, epaiketarik gabe eta mugarik gabe atxilotua egon daiteke, hori zen, adibidez, aipatutako presoaren kasua. Nire ustez, Mohamed Allanek erdietsitakoa garaipen pertsonala izateaz gain, denontzako garaipena ere bada pertsonaren eskubide politikoak zein sozialak errespetatzea lortu duelako. Orain Israelgo gobernuari dagokio erabakitzea zer egin bidezkoa ez den lege horrekin. Bestalde, lorpen horrek nire ustez argi uzten duena hau da: istiluak konpontzeko bidea ez dela giza eskubideen urraketa, baizik eta benetako justizia egitea. kasu honetan alderdirik txarrena, presoak pairatuko dituen osasun ondorioak izango da.

Recherche