Patxi Aznar Bellido

Iruzur baten ondorioak

Denontzat birziklatzea gauzarik onuragarriena bada egiten da eta kito, beharpen bat den edo ez den, zer garrantzia dauka? Errenta aitorpena egiten den bezala edo kode legala errespetatzen den moduan, gainera printzipio unibertsaletan oinarritzen den birziklatzea askoz justuagoa da. Bestalde, 2020rako bete nahi izanez gero, Europako araudia, hau da: birziklagarria dena ezin dela erre halako zerbait egin behar da.

Kontua da 2016tik EAJkoek PIGRUGa (Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako plana), beraiek egindako planteamendua ez errespetatzeagatik birziklatze tasaren hazkundea ikaragarri moteldu dela. Jaitsiera horretaz (%3,5ekoa) denok pairatu behar dugun kaltea ikaragarria da. Toki ezberdinetan bai Santanderren eta bai Mutiloan ingurumenari egiten zaion kaltea izugarrizkoa izateaz gain, honi beste kalte batzuk gehitu beharko dizkiogu; arlo laboralean galdutako lanpustuak edo arlo ekonomikoan xahututako 1.700.000 € inguru birziklagarria zen materia lurperatzeagatik. Horrez aparte, errauskailuaren eraikitzen bada ezin dugu ahaztu ondorio txarrenetariko bat, hau da: esku publikotik esku pribatura diruaren aldaketak suposatuko lukeen iruzurra. Konturatu gabe baina poliki-poliki eremu publikoko errentagarriak diren sektore batzuk eremu pribatura eramaten ari dira. Datu horiek ezagutu ondoren, ezinezkoa egiten zait sinestea egunkari batzuen titularretan, adibidez; errauskailua irtenbidea da, honek beste hitz batzuekin esan nahi du hurrengoa: zaborra alfonbraren azpian sartzea irtenbide bat dela edo goraipatzen dute Santanderreraino hondakinak ez eramateagatik egindako aurrezpena, tona horiek ekoiztu ezean, ez bailiratekeen inora eraman beharrik.

Bukatzeko Gipuzkoako errauskailuaren aurkako plataformak antolatu duen zonbi martxan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, martxa hurrengo asteazkena arratsaldeko zazpietan Donostiako Sarriegi Plazatik, Alde Zaharrean kokatutakoa, aterako da!

Recherche