Joe Linehan | Bidasoa-Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteko idazkaria

Iheslarien ibilbidearen memoria historikoa

Eskerrik asko Xabier Iñigo Morettiren "Memorias del Cable de Irati" (Zazpika, 2017/07/02) artikulu bikainagatik. Artikulua Mendibe (Nafarroa Beherea) zerrategiari buruzkoa da, 1927tik 1936ra arte zonaldeko ustiapen ekonomikoaren aktibo izan zena, eta, ondoren, 1942tik 1955era aritu zena.

II. Mundu Gerran zerrategia ezkutuko «Zero» sarearen gordelekua izan zen, Naziek okupatutako Europatik ihesean ari zirenei laguntzeko erabili zen Charles Schepens mediku belgiarra zuzendari zela.

Bidasoa-Euskal Pirinioak Askatasun bideak elkartetik adierazi nahi dugu 2018ko ekainaren 23 eta 24ko astebururako mendi irteera bat antolatzen ari garela, iheslarien ibilbidearen memoria historikoa berreskuratzeko. Horretarako, 7K aldizkariko artikuluan aipatutako Meg Ostrum "El Cirujano y el Pastor" liburuaren egilearen lankidetza oso baliagarria da, baita Moretti familiarena eta zerrategiko langileen ondorengoena.

Ibilaldia egunean 3-4 ordukoa izango da, larunbatean Chapelle Saint Sauveur-etik (Mendiberen gainaldean) Iratiko Etxeetara, eta igandean hortik Orbaizetara (Nafarroa). Izen-ematea edotar informazio gehiagorako idatzi ezazu helbide honetara bidasoaeuskalpirineoak@gmail.com

Manex Sarotxar «Zero» sarearen artzain eta mendiko gidaren hilobian inskripzio bitxi bat dago, aipatutako Mendibeko hilerrian, honela dio: «Héros des deux guerres mondiales». Horrez gain, herriko Kultur Etxean zerrategiaren maketa bat dago, garai hartan aireko lineen ingenieritza (italiarra) zoragarriaren adibidea.

Beste anekdota bat: Gestapok Charles Schepens-en Nazien aurkako ezkutuko jardueraren berri izan zuenean, langileek harrituta ikusi zuten euren nagusia zerrategian barrena korrika eta belgiarrei, frantsesei, judutarrei… okupazio indarretatik ihes egiten laguntzeko berak diseinatutako bidetik ihes egiten. Zonalde hartako euskaldun batek kontatu zigun bere aitak zerrategian egiten zuela lan, eta gerraren ondoren esaten ziola: «zergatik ez zigun ezer esan? besarkada bero bat emango genion!».

Aipatu behar da Hernaniko Mendiriz Mendi elkarteak ere (www.mendirizmendi.com) egun bateko irteera antolatu duela 2017ko urriaren 22rako, ibilbide bera egiteko.

Recherche