Beñi Agirre I Euskara irakaslea

Laugarren xedapena

Aztoratuta dabiltza Iruñean Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorrarekin. Kendu egin nahi dute Nafarroako Foru Erkidegoa Eusko Autonomi Erkidegoan sartzeko aukera ematen duen artikulua. Ederki. Non dago arazoa? Kentzekotan, ezabatu ditzatela Nafarroari buruz egiten diren aipamen guztiak. Portugal, Gibraltar eta Andorra, adibidez, ez dira aipatzen eta hori zerbaiten seinalea bada, jakina.

Konstituzioan aipamenik ez egitea Nafarroa Garaiak berea propioa eta independentea duela adieraz lezake. Beraz, Nafarroa Estatu Independentea balitz ez legoke inongo eragozpenik haren Konstituzioko lehenengo xedapen iragankorrean Araba (Trebiñu barne), Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea, Lapurdi, Zuberoa, eta agian beste batzuk ere, bat egiteko harekin. Kitto. Non dago arazoa?

Recherche