Agurtzane Auzmendi Aguirre

Manada

Imajinatu manada, artaldea.

Imajinatu Madrilgo neska, edo ni bere ordez.

Imajinatu manadak eta nik 5 minutu lehenago elkar ezagutu ordez,

gau osoa elkarrekin daramagula.

Imajinatu nik haiei begiradak botatzen dizkiedala, eskote eta gona motzak daramatzat,

sujetadore gabe nabil, trago batera gonbidatzen ditut, jolasten hasten gara…

Imajinatu beren kontra borrokatu ordez,

geldi-geldi geratzen naizela, ixil-ixilik.

Imajinatu trauma ondorengo estres, depresio eta antsietate egoera dela eta 3-4 pilula hartu eta

etxetik atera ezinik egon ordez,

nere bizitza arruntarekin jarraitzen dudala.

Berdin dio, erruduna naiz!   

Hor egoteagatik, probokazio kiñuren bat egiteagatik (eta arraren inpultso sexual bortitz eta geldiezina martxan jartzeagatik), kontra borroka ez egiteagatik, ez labana atera eta arrraultzak mozteagatik, ez arimaren minez nere buruaz beste egiteagatik.

Baina: haiekin zenbiltzan eta!, ezagunak zineten eta!, parrandan zenbiltzaten!, gustora zeunden eta!, etzenuen ezer egin eta!, zuk ere zerbait nahiko zenuen ba!

«Ez da ez, eta ez esateko modu asko daude», badakit eta arrek ere badakite.

Kontua ez da hori!

Nere gorputza nerea da: begi, belarri, aho, titi, titiburu, alu, beso eta azkazal. Haiekin zugan, arra, eduki dezakedan «botere sexuala» ere nerea da: zuri begiratu eta gero ez, eta gero muxu bat eman eta gero ez, eta dantza egin eta gero ez, eta bero-bero egin eta gero ez esateko aukera ere nerea da (zurea betidanik izan da).

Baina arra ez dago emakuaren boterera ohitua, ez du onartzen eta aurreko kasuetan ni puta eta zorra bat izango naiz eta beraz ia-ia bortxagarria, eta beste kasuetan ere egongo da zerako-zeraren bat arraren begietara ni bortxagarria izateko.

Izan ere, gure lagunak, lana, seme-alabak gureak izan daitezkeen bezela (batzutan ez, redio), gure «jolas-botere sexuala» beraiena da, beraientzat sortua, beraientzako, eta beraien ondorioak dituena.

Eta gainera aurpegiak estali dizkiete manadako arrei, manadako arrak ustezko bortxatzaileak bait dira!!!

Baino bueno, gu, ez-arrak, exageratu batzuk gara, eta gainera ez naiz ni izan, Madrildarra izan da, eta gainera manada izan da, ez artaldea. Ja!!!

Recherche