Maitena Soubelet

naiz kontzertuak-anne etchegoyen

Egun on. Azken aldian Naiz.info-n sartzen naizen bakoitzean sentitzen dudan deserosotasuna eta haserrea jakinarazteko idazten dizuet. Naiz kontzertuetan Anne Etchegoyen hautatu izana guziz lotsagarria iruditzen zait. Baxe Nafarroakoa izatea egongo da seguraski bera aukeratzearen atzean baina horrek ez du inondik inora euskaldun egiten. Bere kasua guziz aurkakoa da, Frantziaren ordezkari izatea eta zapaltzen gaituen herrialde horrekin eskuz esku joatea aukeratu izan baitu betidanik. Horren adierazle dira, Frantziako besta nazionala den uztailaren 14 batez Eliseoko bestara gonbidatu gisa joan izana edo Frantziako ereserki nazionala den Marseillaise-a behin baino gehiagotan kantatu izana. Bere web orrian aldarrikatzen duen bezala, 2003ko atletismoko joko olinpikoen irekitzean marseillaise-a kantatu zuenetik hasi zen fama hartzen, (http://www.anne-etchegoyen.com/articles.php?lng=fr&pg=205). Eta ez da aldi bakarra izan. Erreportaian “Euskal herria es mi tierra” esaten duen batentzat nahiko kontraesankorra eta hipokrita... Anne Etchegoyen ez da gaur kantatzen hasia, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan betidanik ezagutzen dugu eta ez du inoiz euskaldunen sinpatiarik izan, guziz alderantziz. Arraro eta sinestezina egiten zait bat batean Naiz bezalako komunikabide abertzale batek betidanik euskaldunen irudia folklorizatzen eta frantsesten ibili den emazte honen propaganda egitea… Ulertuko duzuelakoan, besterik gabe, ongi izan.

Recherche