Josu Jimenez Maia | Idazlea

Pello Uharte in memoriam

Nik Pello Uharte laguna nuen, eta gaur sekula idatzi nahiko ez nukeen idazkia idazten ari naiz.

D ereduaren hasiera-hasieratik Berriozarko Mendialdea eskolan irakasle, gero zuzendari ere bai, helduen irakaskuntzan ere egon zen Nafarroako Gobernuko Euskaltegian, eta gero Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan ere bai, irakasleen irakasle. Zenbat ikasi dugun Pellorengandik! Gizon jakintsua, eta era berean umila, asko zekiena eta oso ongi irakasten ere bazekiena; horixe baita garrantzitsuena, ez bakarrik asko jakitea, baizik eta dakizuna egoki irakasten jakitea... Pello oso gizon jantzia zen, eta aldi berean, xaloa; ikasleentzat eta irakasleentzat, eredugarria.

Literaturaz eta politikaz eta lagunez eta etsaiez solas egiteko biltzen ginen aldian behin... Arratsalde ederrak eman ditugu elkarrekin etxean edo kafetegi batean, edota bilera batean hitz eta pitz, eta Pellorekin beti ateratzen zen kontu jakingarri bat, lanen bat edo beste, erronka berri bat, eginkizun polit bat, beti ere euskararen alde, Herriaren alde, beti ere Euskal Herriaren alde.

Karramarroaren atzaparretan zelarik ere, berari agur esatera hurbildu nintzaionean, harritu ninduen zeinen argi zituen kontu batzuk, Berak emandakoa anitz eta anitza izan da. Lurrak goxo har beza bere baitan. Sekula idatzi nahi ez nuena egin idatzi dut.

Recherche