Maria Ortega Marcos, Zuriñe Altable Azanza, Aitziber Otxoa Iriarte, Mª Esther Ripa Ortigosa eta Olga Aroz Sabanza

Tratu txarrak salaketarekin amaitu beharko luke

Nafarroan, tratu txarrak edota eraso sexistak jasaten dituzten emakumeen sufrimendua, ez da salakatarekin eteten, hainbat instantzia eta instituzioetan jasotzen duten arretaren ondorioz jarraitzen du, eta handitu egiten da askotan (bigarren mailako biktimizazioa deritzona). Baliteke, hau izatea salaketen %30a atzera botatzearen arrazoia, estatu mailako tasa haundiena izanik. Salaketak jartzen dituzten emakumeekin lan egiten duten profesionalen tratua, orokorrean desatsegina izaten da, bortizkeri matxistaren aurrean sentsibilizazio eta formazio falta agerian geratzen delarik, Nafarroako zein estatu mailako egungo araudiak ez betez.
Salaketak jartzen dituztenenganako, Emakumeen kontrako bortizkeriako epaitegiko hainbat tituludun, fiskal, abokatu zein polizien mespretxuzko tratuak, salaketa batzuk jasotzeko hauen ezezkoek, epaituak izatea saiesteko salaketa bertan behera uzten duten hainbat emakumeren inputazioek, emakumea irizpide patriarkaletatik baloratzen duten informe psikologikoek, eraso sexistetako arrazoien artxibazio azkarrak eta atal jurisdikzionalen aldetik ikerketa ezak, salaketen %30ak atzera egiten dutela arrazoitzen dute.
Nafarroan, 10.000 salaketa jarri dira 10 urtetan legeak jasotzen dituen era penalen bitartez eta 956 kondena ezarri dira, hau da, 9.046 emakumek ez dute bere eskubide urratuen aurrean babes judizialik aurkitu. Hala ere, salaketa, garrantzi bizikoa da emakumeen kontrako bortizkeriarekin amaitzeko, pribatua, publiko bihurtzen baita eta hau berez garaipen bat delako.
Botere Judizialeko Kontseilu Orokorraren arabera, soilik salaketen 0’012%a da faltsua, eta aldiz, emakumeari faltsutasunaren susmoa, poliziarekin lehenengo kontaktutik, epaitegietaraino helarazten zaio.
Ez du ematen instituzioetatik gauzak aldatzearen alde apostu egiten dutenik, patriarkatua ekonomikoki onura egiten diela badakite eta emakumeak kontsumo objetu izaten jarraitu behar dugu horretarako, produzituz eta kontsumituz. Eta hala nahi gaituzte, zaintzaile papera betetzen, era honetan, diru publiko mordoa aurrezten baitute, poltsiko pribatuetara bidera dezaketena gero.
Gure eskola eta institutuetan ez da emakumeen kontrako estrukturazko bortizkeria lantzen eta ez da era egokian jokatzen kasuak ematen direnetan. Are gehiago, Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailak, sexuka ezberdintzen duten eskola katoliko pribatu kontzertatuak justifikatzeko asmoz, berdintasunean beharrean, ezberdintasunean hezitzea babestu egiten du. Agerian geratzen da, gizon eta emakumeen artean gainditu ezinezko distantzia sustatzen jarraitzen direla. Ez dute pertsona askerik nahi, baizik eta batzuei eta besteei egokitutako rolak errepikatzen dituztenak. Eta rol hauen artean, emakumeenganako bortizkeriaren oinarria aurkitzen da.

Recherche