Xabier Gutiérrez | Zornotza

Zabor gizartea

Hori da garena. Dendetako eta bankuetako atetan dirua eskatzen duen pertsona ikusten dugunean beste aldera begiratzen dugulako.

Atzerritarrek lana kentzen digutela eta diru-laguntzak eta babesturiko pisu guztiak ematen dizkietela esaten jarraitzen dugu, ijitoak itxura txarra daukatela eta ekialdetik etorritako pertsonak lapurtzera etorri direla.

Gure bizitza hutsetan alai jarraitzen dugu hurrengo oporretan pentsatzen senideak eta lagunak langabezian eta txarto pasatzen dauden bitartean. Mozkortzen jarraitzen dugu eta arropa eta auto hoberenak erosten ditugu auzokidea etxetik kaleratzen izaten ari den bitartean eta mugitu ere ez gara egiten.

Alboko enpresan langile guztiak kaleratuak izan dira eta ez zaigu inporta edo ondoko herriko enpresa batean ERE jarri diete langile guztiei eragiten diena. Zuk lana daukazulako zer inporta besteak.

Ez zaigu inporta Abiadura handiko Trenerako eraiki duten biaduktuaren azpitik pasatzerakoan botatako baserria ikustea.

Zabor gizarte bat gara, Mc Donaldsen edo Telepizza antzeko lekuetan zarama jaten dugulako, baserritarrek baserriak uzten dituzten bitartean.

Gizarte gaixo bat gara kapitalismoak hiltzen jarraitzen duen bitartean, gu telebistako mandoa eskuetan jarraitzen dugu beste leku batera begira.

Recherche