Donostia abordatu dute Piratek Manu Chao kapitainarekin
Donostiako Piratek Edozer Dugu Posible eguna burutu dute gaur, jai herrikoien aldeko aldarrikapen ozena bilakatu den jardunaldian. Piraten abordajea abuztuan izan ohi bada ere, Donostia hilabete lehenago hartu dute kasu honetan, Manu Chao kapitain izan dutelarik. Zuzenean aritu da Zurriolako hondartzan beste talde batzuekin batera eta jendetza batu da.
09 JUIL. 2014