"Gaixo ni, besta fini"
31/07/2017

Bost eguneko ospakizunei eutsi diete Baionara hurbildu diren bestazaleek. Asteazkenaz geroztik milaka pertsonek animazioetan parte hartu dute. Azken egunean ere, jendetza bildu da Lapurdiko hiriburuan. Besteei agur errateko, hamarnaka ekimen prestatu dituzte. Hala nola, Iruñeko ordezkariei zuzenduriko ekitaldiak, Bake artisauen deialdi "erraldoia", baita besten Master pilota txapelketaren finala ere. Argazkiak: Bob EDME