Zizpa Gaztetxearen lehen urtebetetzea
30/01/2017

Bere lehen urtebetetzea ospatu du Zizpa Gaztetxeak urtarrilaren 28an. Egun guziko egitaraua prestatu du eta Baionako Herriko Etxeko hainbat hautetsi hurbildu dira. Hala nola, Jean-René Etchegaray auzapeza eta Jean-Claude Iriart hautetsia. Iragan duen urtearekin « biziki kontent » agertu da gaztetxea. Hiriko bestak kontutan hartu gabe, orotara, 3.675 pertsonek parte hartu dute ekimenetan. Urtean zehar 45 ekimen antolatu ditu eta horretarako 29 elkarterekin lan egin du. Geroari begira, martxoan iraganen den hilabete kulturala prestatzen ari da. Horretan, euskarari garrantzioa emanen diola nabarmendu du. Argazkiak: Bob EDME eta Zizpa Gaztetxea.

Dernières galeries