Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak, BECen

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre BECen izan dira gaur, igandeko finala aurkezteko. Nahiko lasai eta irribartsu, denek nabarmendu dute taldean egin beharreko lana plazari merezi duen tamainako finala marrazteko. Haien hitzak jaso ditu NAIZek.

12 DéC. 2017