Euskal baleazaleen hilketa Islandian

Sarraski batekin hasi zen harremana, baina ondorengo ehun urteetan elkar ezagutzeko aukera izan zuten baleazale euskaldunek eta Islandiako kostaldeko biztanleek. 1615eko gertaera odoltsuen berri eman dute Donostian, hildakoen eta hiltzaileen –batzuen– izenak ezagutu ahal izan ditugu, orduko bizimodu gogorra irudikatu ere bai. Argitaratutako liburuari eta jarritako erakusketari esker beste kontu batzuen berri ere izan dugu, hala nola euskara-islandesa lau hiztegi txiki osatu zirena. Xabier Irujo adituarekin hitz egin du NAIZek; besteak beste, orduan ‘Espainia’ benetan zer zen argitu digu.

21 JUIL. 2015