Gernikan barrena, Ernest Hemingwayren arrastoari segika

Ernest Hemingway idazle eta kazetariak Euskal Herrian egindako urratsen atzetik ari dira egunotan National Geographiceko bi kazetari txinatar. Gaur Gernikan izan dira, Edorta Jimenez idazlea gidari, eta han izan da ere Jon Hemingway, idazlearen biloba. Hemingwayk bere bigarren emaztearen amari zuzendu zion gutuna irakurri dute bertan, Gernika aipatzen baita idatzian.

16 MAI 2016